Sony Xperia Z1 - Kokapen zerbitzuak erabiltzea

background image

Kokapen zerbitzuak erabiltzea

Kokapen zerbitzuen bidez, Maps, kamera eta antzeko aplikazioek sare mugikorretako

nahiz Wi-Fi® sareetako informazioa erabil dezakete Global Positioning System edo GPS

sistemarekin batera, gutxi gorabeherako kokapena zehazteko. Ez baduzu GPS

sateliteekiko ikusmen lerro garbirik, gailuak Wi-Fi® funtzioa erabil dezake kokapena

zehazteko. Eta ez bazaude Wi-Fi® sare baten estaldura eremuan, gailuak sare mugikorra

erabil dezake kokapena zehazteko.
Gailua non zauden jakiteko erabili nahi baduzu, kokapen zerbitzuak gaitu behar dituzu.

Gailuaren bidez Internetera konektatzean, datu konexioengatiko gastuak sor daitezke.

Kokapen zerbitzuak gaitzea edo desgaitzea

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Kokapena, ondoren punteatu piztu-itzali botoia

kokapen zerbitzuak gaitzeko edo desgaitzeko.

3

2. pausoan kokapen zerbitzuak gaitzea hautatu baduzu, punteatu tap

Onartu

berresteko.

GPSaren zehaztasuna hobetzea

GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, 5 eta 10 minutu bitartean igaro daitezke

kokapena aurkitu arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula.

Egon geldi eta ez estali GPSaren antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS

seinaleek hodeiak eta plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solido

gehienak zeharkatu, besteak beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igarotakoan ez

badizu kokapena aurkitzen, zoaz beste kokapen batetara.