Deiak jasotzea
Dei bat jasotzen baduzu gailua lo moduan dagoenean edo pantaila blokeatuta
dagoenean, telefonoaren aplikazioa pantaila osoa moduan irekiko da. Dei bat jasotzen
baduzu pantaila aktibatuta dagoen bitartean, deia jakinarazpen mugikor gisa bistaratuko
da, hau da, irekita dagoen edozein pantailaren goiko aldean mugitzen den
minimizatutako leiho gisa. Jakinarazpen hori iristen denean, deia erantzun eta
telefonoaren aplikazioen pantaila irekitzearen edo deia ukatzea eta uneko pantailan
gelditzearen artean aukera dezakezu.
Dei bati erantzutea pantaila inaktibo dagoenean
•
Arrastatu eskuinera.
Dei bati erantzutea pantaila aktibo dagoenean
•
Pantailaren goiko aldean agertzen den jakinarazpenean, punteatu
ERANTZUN.
Deia erantzun beharrean, telefonoaren aplikazio nagusiaren pantailara joan zaitezke, mugitzen
den jakinarazpenaren leihoko goiko aldean punteatuz. Metodo hau erabiliz, aukera gehiago
dituzu deiak kudeatzeko. Esaterako, deia mezu baten bidez ukatu nahi duzun edo
erantzungailu automatikora bidaltzea nahi duzun aukera dezakezu.
Dei bat ukatzeko pantaila inaktibo dagoenean
•
Arrastatu ezkerrera.
Dei bat ukatzeko pantaila aktibo dagoenean
•
Pantailaren goiko aldean agertzen den jakinarazpenean, punteatu
BAZTERTU.
Deia baztertu beharrean, telefonoaren aplikazio nagusiaren pantailara joan zaitezke, mugitzen
den jakinarazpenaren leihoko goiko aldea punteatuz. Metodo hau erabiliz, aukera gehiago
dituzu deiak kudeatzeko. Esaterako, deia mezu baten bidez ukatu nahi duzun edo
erantzungailu automatikora bidaltzea nahi duzun aukera dezakezu.
Sarrerako deien tonuak isilarazteko
•
Deia jasotzen duzunean, sakatu bolumen tekla.
Erantzungailua erabiltzea
Gailuko erantzungailua deiei erantzuteko erabil dezakezu lanpetuta zaudenean edo deiei
erantzun ezin diezunean. Automatikoki erantzuteko funtzioa gai dezakezu eta deiak
automatikoki erantzun arte igaro beharreko segundo kopurua ezarri. Halaber, deiak
erantzungailura eskuz bidera ditzakezu horiei erantzuteko lanpetuta zaudenean. Eta
erantzungailuan utzitako mezuak atzi ditzakezu gailutik bertatik.
Erantzungailua erabili aurretik, agur moduko mezua grabatu behar duzu.
61
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erantzungailurako agur moduko mezuak grabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Xperia™ erantzungailua > Agurrak.
3
Punteatu
Grabatu beste agur bat eta jarraitu pantailako argibideei.
Erantzun automatikoak gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Xperia™ erantzungailua.
3
Arrastatu
Erantzungailua aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.
Deiei automatikoki erantzuteko epea ezarri ezean, balio lehenetsia erabiliko da.
Erantzun automatikoak aktibatzeko epea ezartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Xperia™ erantzungailua.
3
Punteatu
Erantzun geroago.
4
Doitu ordua gora eta behera korrituta.
5
Punteatu
Eginda.
Dei bat erantzungailu automatikora birbidaltzeko
•
Dei bat sartzen denean, arrastatu
Erantzuteko aukerak gorantz eta ondoren
hautatu
Ukatu erantzungailuarekin.
dei bat sartzen denean, uneko itxaron denbora amaitu arte itxaron dezakezu erantzungailu
automatikoak deia automatikoki hartzeko.
Erantzungailuko mezuak entzuteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Xperia™ erantzungailua > Mezuak.
3
Hautatu entzun nahi duzun ahots mezua.
Erantzungailuko mezuak deien erregistrotik zuzenean entzun ditzakezu, punteatuta.
Deiei SMS baten bidez uko egitea
SMS batekin egin diezaiekezu uko deiei. Deiei uko egiteko mezuak erabiltzen dituzunean,
mezua automatikoki bidaliko zaio deitzaileari eta Mezularitzako elkarrizketan gordeko da
kontaktuarekin batera.
Gailuan aurrez zehaztutako mezu ugari dituzu aukeran. Bestela, mezu berri bat sor
dezakezu. Mezu pertsonalizatuak ere sor ditzakezu, aurrez zehaztutakoak editatuta.
Deiei SMS batekin uko egiteko
1
Deiak jasotzean, arrastatu
Erantzuteko aukerak gora eta, ondoren, punteatu Egin
uko mezu bidez.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Bigarren deiak SMS baten bidez baztertzeko
1
Deia abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu
Egin uko
mezu bidez gora.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Deiei uko egiteko SMSa editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Egin uko deiari mezu bidez.
3
Punteatu editatu nahi duzun mezua eta egin beharrezko aldaketak.
4
Punteatu
Ados.
62
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.