Sony Xperia Z1 - Internet eta MMS ezarpenak

background image

Internet eta MMS ezarpenak

Multimedia mezuak bidaltzeko edo Interneten sartzeko Wi-Fi® sarerik erabilgarri ez

dagoenean, funtzionatzen duen mugikorreko datu konexio bat izan behar duzu Internet

eta MMS ezarpen egokiekin. Hona hemen aholku batzuk:

Mugikorren sare eta operadore gehienen kasuan, Internet eta MMS ezarpenak gailuak

aldez aurretik instalatuta datoz. Hala bada, Internet erabiltzen eta multimedia mezuak

bidaltzen has zaitezke.

Zenbait kasutan, Internet eta MMS ezarpenak deskargatzeko aukera emango zaizu, SIM

txartela sartuta dagoela gailua pizten duzun lehen aldian. Halaber, ezarpen horiek

geroago deskarga daitezke Ezarpenak menuan.

Gailuaren Internet eta MMS ezarpenak noiznahi gehitu, aldatu edo ezaba ditzakezu

eskuz. Nahi gabe Internet edo MMS ezarpen bat aldatu edo ezabatu baduzu, deskargatu

Internet eta MMS ezarpenak berriro.

Ezin baduzu Internet sare mugikorraren bidez atzitu edo multimedia mezularitzak

funtzionatzen ez badu, Internet eta MMS ezarpenak behar bezala deskargatuta ere, joan

irtenbideetara zure gailuari buruzko aholkuak jasotzeko (

www.sonymobile.com/support/

)

sarearen estaldurari, mugikorreko datuei eta MMS arazoei buruz.

Bateria aurrezteko STAMINA modua aktibatuta badago, datu mugikorren trafiko guztia

pausatu egiten da pantaila itzalita dagoenean. Egoera horrek konexio-arazoak sortzen baditu,

probatu aplikazio eta zerbitzu batzuk ez pausatzeko ezarrita edo desaktibatu STAMINA modua

aldi baterako. Gehiago jakiteko, ikusi

STAMINA moduaren ikuspegi orokorra

. orrialdea 23 .

Hainbat erabiltzailetako gailua erabiltzen baduzu, jabeak (erabiltzaile nagusiak) soilik deskarga

ditzake Interneteko eta mezularitzako ezarpenak Ezarpenak menutik, baina deskargatutako

ezarpenok erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkie.

Interneteko eta mezularitzako ezarpenak deskargatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Internet ezarpenak.

3

Punteatu

Onartu. Ezarpenak behar bezala deskargatu ondoren, agertuko da

egoera barran eta datu mugikorrak automatikoki konektatuko dira.

Ezarpenak ezin badira gailura deskargatu, egiaztatu sare mugikorraren seinalea. Joan oztopo

edo interferentziarik ez dagoen leku ireki batera edo hurbildu leiho batera, eta saiatu berriro.

32

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Internet eta MMS ezarpenak eskuz gehitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.

3

Punteatu

Sarbide puntuen izenak > .

4

Punteatu

Izena eta idatzi nahi duzun izena.

5

Punteatu

APN eta idatzi sarbide puntuaren izena.

6

Idatzi behar den beste edozein informazio. Ez badakizu zein informazio eskatzen

den, jarri harremanetan sareko operadorearekin xehetasun gehiago eskuratzeko.

7

Amaitutakoan, punteatu eta punteatu

GORDE.

Deskargatutako Internet eta MMS ezarpenak deskargatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.

3

Punteatu

Sarbide puntuen izenak.

4

Xehetasun gehiago ikusteko, punteatu erabilgarri dagoen edozein elementu.

Konexio erabilgarri bat baino gehiago badituzu, sareko konexio aktiboa markatutako botoi

batez adieraziko da.