Sony Xperia Z1 - Gailua eguneratzea

background image

Gailua eguneratzea

Gailuko softwarea eguneratu behar duzu, azken funtzioak, hobekuntzak eta errore

konponketak lortuta errendimendu optimoa ziurtatzeko. Software eguneratzeak

erabilgarri daudenean, agertzen da egoera barran. Eskuz ere egiazta dezakezu

eguneratze berririk dagoen.
Software eguneratze bat instalatzeko modurik errazena gailutik bertatik eta haririk gabe

da. Dena den, eguneratze batzuk ez daude erabilgarri hari gabe deskargatzeko.
Ondoren, Xperia™ Companion softwarea erabili behar duzu PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu batean gailua eguneratzeko.
Software eguneratzeei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan

www.sonymobile.com/update

helbidera

Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabe gisa hasi behar duzu saioa, hau da

erabiltzaile nagusi gisa, gailua eguneratzeko.

Toki libre gutxi izateak eguneratzea eragotz dezake. Ziurtatu toki nahikoa duzula eguneratzen

saiatu baino lehen.

Software berririk badagoen begiratzeko

1

Erabiltzaile ugari dituen gailu badarabilzu, ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Software eguneratzea.

Ez badago software berririk erabilgarri, baliteke gailuan nahikoa toki libre ez izatea. Xperia™

gailuak 500 MB baino gutxiago baditu libre barneko memorian (gailuaren memorian), ez duzu

software berriei buruzko informaziorik jasoko. Jakinarazpen hau agertzen da jakinarazpenen

panelean, biltegian toki gutxi duzula abisatzeko: Memorian toki gutxi geratzen da. Baliteke

sistemaren funtzio batzuek ez funtzionatzea. Jakinarazpen hori jasoz gero, barneko memorian

(gailuaren memorian) tokia egin behar duzu, software berria erabiligarri dagoela dioten

jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Sistema eguneratze bat deskargatzeko eta instalatzeko

1

Erabiltzaile ugari dituen gailu badarabilzu, ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Software eguneratzea.

4

Sistemaren eguneratze bat erabilgarri badago, punteatu

Deskargatu gailura

deskargatzeko.

5

Deskargatzen amaitzean, punteatu

Instalatu eta jarraitu pantailako argibideei

instalazioa gauzatzeko.

135

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Sistemaren eguneratze bat jakinarazpenen paneletik deskargatzeko eta instalatzeko

1

Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, ziurtatu jabe gisa duzula saioa

hasita.

2

Arrastatu egoera barra behera jakinarazpenen panela irekitzeko.

3

Korritu behera eta hautatu nahi duzun eguneratzea. Ondoren, punteatu

Deskargatu.

4

Deskarga amaitutakoan, ireki jakinarazpenen panela berriro, itxita badago,

ondoren punteatu

Instalatu eta jarraitu pantailako argibideei instalazioa bukatzeko.

Ordenagailua erabiliz gailua eguneratzea

Software eguneratzeak deskargatu eta gailuan instala ditzakezu Interneteko konexioa

duen ordenagailua erabiliz. USB kablea eta Xperia™ Companion softwarea exekutatzen
duen PC bat edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu bate behar dituzu.

Xperia™ Companion softwarea instalatu gabe baduzu ordenagailuan, konektatu gailua

ordenagailura USB kablea erabiliz eta jarraitu pantailako instalazio jarraibideei.

Gailua ordenagailua erabiliz eguneratzeko

1

Ziurtatu Xperia™ Companion softwarea instalatuta duzula PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailuan.

2

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

3

Ordenagailua: Abiarazi Xperia™ Companion softwarea. Momentu bat

igarotakoan, ordenagailuak gailua hautematen du eta software berria bilatzen du.

4

Ordenagailua: Softwarearen eguneraketa berria detektatzen bada, elkarrizketa-

leihoa zabalduko da. Jarraitu pantailako jarraibideak softwarearen eguneraketa

esanguratsuak exekutatzeko.

USB kable bidez gailua ordenagailura konektatzen duzunean, softwarea instalatzeko, edo

bertan behera uzteko, eskatuko zaizu, aurrez

Ez erakutsi berriro hautatuta ez baduzu.