Gailua ingurune heze edota hautsez betetakoetan erabiltzea
Gailuak urarekiko duen erresistentzia ziurtatzeko, behar bezala itxi behar dira zirrikitu guztiak,
micro USB ataka eta micro SIM eta memoria txartelen zirrikitua barne.
Gailu adimendunak uraren eta hautsaren aurkako babesa du eta Ingress Protection (IP)
sailkapenari jarraiki, IP55 eta IP58 gisa markatu da, beheko taulan azaltzen den bezala.
Gailuaren IP sailkapenaren informazio gehiago ikusteko, joan
www.sonymobile.com/
global-en/legal/testresults/
orrira eta egin klik dagokion gailuaren izenean.
Babes sailkapen horiek adierazten dutenez, gailua hautsa sartzearen aurka babestuta
dago eta, horrez gain, presio txikiko ur korronteak eta gehienez 1,5 metroko sakonerako
ur gezatan 30 minutuz murgiltzea ere jasan ditzake.
Gailua egoera hauetan erabil dezakezu:
•
Hautsez betetako inguruneetan, esaterako, haizea dabilen hondartzetan.
•
Hatzak bustita dituzunean.
•
Muturreko eguraldia egiten duenean, esaterako, elurra edo euria ari duenean.
•
Ur gezatan, 1,5 metro edo gutxiagoko sakoneran, esaterako, ur gezako laku edo ibai
batean.
•
Kloroa daukaten igerilekuetan.
Gailuak urarekiko eta hautsarekiko erresistentzia duen arren, saiatu behar duzu hauts,
are edo lokatz gehiegi duten inguruneetan ez erabiltzen, ezta muturreko tenperaturak
dituzten ingurune hezeetan ere. Micro USB atakak, micro SIM txartelaren zein memoria
txartelaren zirrikituek eta entzungailuek urarekiko duten erresistentzia ez da ingurune edo
baldintza guztietan bermatzen.
Ez urperatu inoiz gailua ur gazitan eta ez utzi inoiz mikro USB atakari edo
entzungailuaren konektoreari ur gazia ukitzen. Esaterako, hondartzan bazaude, gogoan
izan ezin duzula gailua ur gazitan sartu. Horrez gain, ez jarri gailua inoiz gai kimiko
likidoekin kontaktuan. Esaterako, platerak eskuz garbitzeko detergente likidoa erabiltzen
ari bazara, ez jarri gailua detergentearekin kontaktuan. Gailua ur gazitan sartzen bazaizu,
garbitu ur gezarekin.
Gailuaren erabileraren ondoriozko higadurak hezetasunaren eta hautsaren aurkako
erresistentzia murritz dezake. Gailua uretan erabili eta gero, lehortu estalki guztien
inguruko eremuak, micro USB atakarenak, micro SIM txartelaren zirrikituarenak eta
memoria txartelaren zirrikituarenak barne.
Bozgorailua edo mikrofonoa bustitzen badira, funtzionamendua alda daiteke ura erabat
lehortu arte. Gogoan izan, ingurunearen arabera, hiru ordu ere behar izaten direla ura
lehortzeko. Hala ere, tarte horretan, bozgorailua edo mikrofonoa behar ez dituzten
gailuko eginbideak erabil ditzakezu. Osagarri bateragarri guztiak, bateriak, kargagailuak,
eskulibreak eta mikro USB kableak ez dute berez uraren eta hautsaren aurkako babesik.
Bermeak ez ditu estaltzen gailuaren abusuaren edo erabilera okerren ondoriozko kalteak
edo akatsak (esaterako, dagozkion IP sailkapenak gainditzen dituzten inguruneetan
erabiltzea). Produktuen erabilerari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan
gure bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin. Halaber, bermearen inguruko informazioa
lortzeko, ikusi
Informazio garrantzitsua
, gailuaren Konfigurazio gidan aurkituko duzu.