Muntaketa
Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko
zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar
bezala ez funtzionatzea.
Micro SIM txartela sartzeko
Ez sartu memoria txartelik micro SIM txartelaren zirrikituan.
8
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Sartu azazkala micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren artean,
eta askatu estalkia.
2
Azazkalaz baliatuta, tiratu micro SIM txartelaren euskarriari.
3
Jarri micro SIM txartela micro SIM txartelaren euskarrian, urre koloreko
konektoreak gora begira dituela.
4
Sartu micro SIM txartelaren euskarria gailuan.
5
Jarri berriro micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.
Micro SIM txartela gailuan euskarririk gabe sartzeak micro SIM txartela edo gailua kalte
ditzake. Sony Mobile-k ez ditu bermatzen ekintza horrek eragin ditzakeen galerak eta ez du
erantzukizunik hartzen horien aurrean.
Memoria txartela sartzeko
Ez sartu memoria txartelik mikro SIM txartelaren zirrikituan.
1
Sartu azazkala memoria txartelaren estalkiaren eta gailuaren arteko tartean, eta
kendu memoria txartelaren estalkia.
2
Kokatu memoria txartela memoria txartelaren zirrikituan, urre koloreko kontaktuak
zuri begira daudela eta, ondoren, bultzatu memoria txartela zirrikituan barrena itxi
denaren soinua entzuten duzun arte.
3
Sartu berriro memoria txartelaren estalkia.
Hainbat herrialdetan agian ez dator memoria txartela telefonoarekin batera.
Mikro SIM txartela kentzeko
1
Kendu estalkia mikro SIM txartelaren atakatik.
2
Kendu mikro SIM txartelaren euskarria.
3
Kendu mikro SIM txartela.
4
Sartu mikro SIM txartelaren euskarria berriro zirrikituan.
5
Lotu berriro mikro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.
Memoria txartela kentzeko
9
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Desaktibatu gailua edo desmuntatu memoria txartela
Ezarpenak > Biltegia >
Desmuntatu SD txartela aukeratik.
2
Atera memoria txartela memoria txartelaren zirrikitutik, sakatu memoria txartelaren
ertzaren kontra eta askatu.
3
Tira txartela kanporantz, erabat kentzeko.